XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

10.1.- SARRERA GISA.

Antzinatik, kontrako zenbait propietate zituzten konposatu kimikozko bi talde ezagutzen ziren.

Talde bat azido izenez ezagutzen ziren substantziez osatuta zegoen eta bestea base izenez ezagutzen zirenez.

Kapitulu honetan azido eta baseak zeintzuk diren, zein propietate dituzten eta zein jokabide kimiko agertzen duten estudiatuko dugu.

10.2.- AZIDOEN ETA BASEEN DEFINIZIO ESPERIMENTALA.

Milaka substantzia desberdin ezagutzen dira.

Erraz ulertzen da beraz kimikariek antzeko propietateak dituzten substantzien taldeak egitea, horrela haien ikasketa errazteko.

Badago bere propietate karakteristiko bategatik berehala ezagutu zen eta azidotzat hartu ohi den talde bat.

Zapore garratza dute talde honetakoek.

Gogora ezazu ozpina edo limoi-ura nolakoak diren.

Ozpinean azetiko izeneko azido bat dago, eta limoi-uretan azido zitrikoa.